2012/09/27

ITSULAPIKO BAT NOLA EGIN BOTILA BAT ERABILIZ

BEHARKO DUZUN MATERIALA:
  • Plastikozko botilla bat
  • Kartulina, EVA goma, zetazko papera, fieltroa edo edozein paper mota gorputza begiak eta belarriak egiteko.
  • Tapoiak edo kortxoak oinak egiteko
  • Limpiapipas bat (isatsa egiteko)
  • Errotulagailua
  • Guraizeak
  • Kola
PROZEDURA:
Aho handia duen botilatxo bat lortu; komenigarria da botilatxoa lodi samarra izatea.
Kartulina edo EVA gomaz laukizuzen bat moztu eta kolarekin botilan itsatsi.
Ondoren txanponak sartzeko zulotxoa egin guraizeekin, kontuan hartu txanponak sartzeko bezain handia izan behar duela.
Jarraitzeko belarriak moztu eta aurretik itsatsi diogun gorputzari lotu nolabait.
Hankak egiteko, tapoiak hartu eta txintxeta edo kolakin azpikaldean ipini.
Jarraian, azkeneko detileak: begiak, isatsa eta muturtxoa.
Begiak errotulagailuz edo kartulinaz egin daitezke, errotulagailu bera muturtxoaren zuloak marrazteko balioko digu.
Amaitzeko buztana ipiniko diogu linpiapipas bat erabiliz.

2012/09/13

hiri bateko gau ekaitza

Art attack-etik ateratako beste ideiatxo bat

Eskolako marrazkia

Maiatzan ikasle batzuek burututako marrazketako lana. Trebe aritu ziren lanean.

Klariona bustiarekin egindako marrazkiak

Klarionak uretan busti, ondoren plastiko edo azetatoan margotu dugu eta fondo polit bat egin dugu margoekin kartulina txuri batean. Behin lehortuta dagoenean, bata bestearen gainean jarri eta errotulagailu beltzez errepasatu ditugu.
Bukatzeko koloretako zeloarekin itsatsi eta honako hauek izan dira emaitzak....